20. Euskal Herriko Kamiseta Azoka

 "ZAPATO AZULE" herri jaiaren inguruan ospatzen den Euskal Herriko Kamiseta Azokan, berriz, Euskal Herriko txoko ezberdinetako kamiseta eta diseinu ikusgarrienak ikusi ahal izango ditugu.

Kamiseta Azokaren partaideak epai mahaikideak izanik, Euskal Herriko Kamiseta Hoberenaren ohorezko saria aukeratzen da. Irabazleak garaikur bezala ESTROPUA (bogan egiteko arrauna batelaren toletari lotzeko erabiltzen den soka) oinarri duen harrizko BOLO bat eta urteko irabazlea dela ziurtazen duen diploma bat jasotzen du. 

Euskal Herriko kamiseta hoberenaren lehiaketaren irabazleen artean, orainarte, guztien gainetik gailendu dena Tolosako TARTALO dugu; 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2007 urteetan atera baitira garaile. Beste irabazleak hauek dira; Algortako NAHIA (2003), Donostiako TXOKOLARTE (2004), Bilboko LUNA-LEIRE (2005), Markinako GAITTUN (2006), Bermioko IBILALDIA (2009), Hernaniko AIKO MAIKO (2010).

 

Kamiseta Azokan parte hartzeko, bidali mezu bat This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.  helbidera