ZA 2019
Zapato Azule 2019
Auiminyulinbluuuu!!!!Ekainan 29an, Ondarrun!.
Ekainan 29an, Ondarrun!.
2018ko Zapato Azulai buruzko informazinoi
Iñigo Zabala
Danak Etxea!
Sara-Itsasuko Ez Kexa
Radixu Irratia
"ZAPATO AZULE" herri jaiaren inguruan ospatzen den Euskal Herriko Kamiseta Azokan, berriz, Euskal Herriko txoko ezberdinetako kamiseta eta diseinu ikusgarrienak ikusi ahal izango ditugu.
Kamiseta Azokaren partaideak epai mahaikideak izanik, Euskal Herriko Kamiseta Hoberenaren ohorezko saria aukeratzen da. Irabazleak garaikur bezala ESTROPUA (bogan egiteko arrauna batelaren toletari lotzeko erabiltzen den soka) oinarri duen harrizko BOLO bat eta urteko irabazlea dela ziurtazen duen diploma bat jasotzen du.
Euskal Herriko kamiseta hoberenaren lehiaketaren irabazleen artean, orainarte, guztien gainetik gailendu dena Tolosako TARTALO dugu; 1998, 1999, 2000, 2001, 2002, 2007 urteetan atera baitira garaile. Beste irabazleak hauek dira; Algortako NAHIA (2003), Donostiako TXOKOLARTE (2004), Bilboko LUNA-LEIRE (2005), Markinako GAITTUN (2006), Bermioko IBILALDIA (2009), Hernaniko AIKO MAIKO (2010).
Kamiseta Azokan parte hartzeko, bidali mezu bat This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbidera
Esne Beltzak eindako Zapato Azuleko kanti
Gili-gilixak etxestazuz hatzamartxukin ulin
Hain matxagarri zaz arrantzalin erropa azulin
Eta biztuxun Radixu
Pasakorou... Geu bixok Auiminyulinblu!
Faltaten dizenak gogun hartute kalin barrena
Herritxik sorturana baño ez ei de herrixana
Eta biztuxun Radixu
Pasakorou...
Geu bixok Auiminyulinblu!
Eta jaixan "lo bailao bailao esta" klaro gelditxu daixule
Behintzat ez eixule esan gero aurrez abisa ez netsule
Seguru na ta zeuri be barrurarte ailako gatsule
Ondarru kolorez janzten daben Zapato Azule!!
Eta jaixan "lo bailao bailao esta" klaro gelditxu daixule
Behintzat ez eixule esan gero aurrez abisa ez netsule
Seguru na ta zeuri be barrurarte ailako gatsule
Ondarru kolorez janzten daben Zapato Azule!!
Hamen dakazue Zapato Azuleko bideoklipe.
Madrileñu ez ixateko konsejuk:
Akorda. Zulo txiki batetik ama beire da. Batxe youtube be.
Hamen dakazu Google jaunan indikazinoik Ondarrure ailateko:
Zapato Azulin ezin baza urreatu Ondarrure, entzun online Radixutik! Irratsaio berezixe eingo da, 12tatik 15eta. Sartu www.radixu.info eta entzun online!